2017ko Euskal Herriko Mus Txapelketaren txapela Gipuzkoan gelditu zen

Larunbatean Anoetan jokatu zen aurtengo Euskal Herriko Mus Txapelketaren finala, etabertan herrialde guztietako bikoteak elkartu ziren muga eta ezberdintasun kultural eta sozialen gainetik herri bat garela aldarrikatzeko hordago eta enbidoka. Tolosaldeko bikote batek eraman zuen saria eta Euskal Herriko muslari onenak izatearen ohorea. Giroa, berriz ere, aparta izan zen.

2017-ko martxoak 27

Joxe Mari Beldarrain tolosarra eta Paul Martin Larrañaga anoetarra gailendu zitzaien Gasteizko José Basaldua eta Toño Diazi. Hirugarren Nafarroa Garaiko Baras Espinal eta Alfonso Labat eta laugarren Behe Nafarroako Jérome Pochelu eta Mayalen Pochelu izan ziren.

Gehiago