Alde zaharra berri euskarazko haur eskolarik gabe?

Nola uler daiteke Eskubide Sozialetako kontseilari Miguel Laparra jaunak Iruñeko Alde Zaharra euskarazko haur eskolarik gabe uzteko asmoa izatea?

AET Administrazioan Euskaraz Taldea

2017-ko urtarrilak 9

Nafarroako Gobernuak 5 haur eskola ditu Iruñean, eta bakar bat ere ez da euskaraz.

Gehiegi eskatzea ote da horietatik batean bederen euskaraz ikasteko aukera izatea?

Gogoan izan dezala: Nafarroako hizkuntza da, eta Iruñean legezko estatusa dauka.

2016-2017 ikasturtean, San Frantzisko eskola publikoan, 38 haurretatik 29 matrikulatu

dira D ereduan 3 urtekoen artean. Adierazle objektibo samarra da. Beraz, haur

eskoletako eskaintza orekatzeko, Laparra jauna Alde Zaharreko haur eskola

publikoarekin has liteke. Edo ez du inolako asmorik euskarazko irakaskuntza

aukeratzen uzteko? Haur eskolei buruz, Nafarroako Gobernua babesten duten lau

alderdien arteko akordioak hauxe dio: “Herritar guztiak Haur Hezkuntzan sartu ahal

izan daitezen ziurtatzea (…) eskatzen duten hizkuntza errespetatuta” (Hezkuntzari

dagokion 21. puntua). Eskubide Sozialetako kontseilariari eskubide sozialak bete

ditzala eskatzen diogu.

Gehiago