Kurdistango herrien borrokarekin elkartasun internazionalista
2014ko uda amaieran Kobanê hiriaren setiatzea hasi zen. Lau hile eta erditan zehar Siriako iparraldean dagoen hiria Daesh-ek (ISIS bezala ingelesez ezagutua) erasotua izan zen, baina gerrilla kurduak premisa argi batekin aurre egin zien: ez dira pasako. Eta 2015eko urtarrilaren 26an hiriaren askapena iragarri zuten.
2016-ko urriak 29
Ondorioz, Kobane, indar yihadisten aurkako
erresistentziaren sinbolo bihurtu zen, askatasun gotorleku bat Siriako gerrak eragindako kaos eta
suntsipenaren erdian. Ordutik milizia kurduek, Siriako Indar Demokratikoen aterkipean batutako
hainbat komunitate etniko eta erlijiosorekin batera, Daeshek eragindako izutik ehunka kilometro
karratu askatu dituzte. Garaipen hauek Rojava eskualdearekiko handituz doan interesa piztu dute
mundu osoan, nahiz eta bertan garatzen ari den demokrazia erradikalaren proiektua aurretiaz hasi
bazen ere, 2012ko uztailaren 19an Bashar Al-Assaden erregimen siriarrarekiko Rojavako
autogobernuak iragarritako autonomia adierazpena baino askoz lehenago ere.
Kurdistango mendietan hamarkadak, mendeak ere daramatzate tradizioz zapalduta bizi den herri
batentzat bizitza justuago bat lortzeko borrokan. Mendebaldearen esku bere lurralde naturala 4
Estatutan zatikatzeak (Turkia, Iran, Irak eta Siria), Estatu inperialisten partetik kontrola mantentzea
helburu zuen mugak marraztu zituen, biztanleriarentzat ekarriko zituen ondorioak kontutan hartu
gabe. Euren identitatea ukatua izan zitzaien, euren kultura erreprimitua eta euren duintasuna
zapaldua. Dena den (edo agian horregatik) kontuan hartu gabe utzi ezin daitezkeen proiektu
politiko bat eta mugimendu sozial bat sortzeko gai izan ziren. Inperialismoarekiko eta
kapitalismoarekiko euren kritika zorrotzek, erreprimituak izan diren erregimenen krudelkeria eta
metatutako esperientzia iraultzaileak paradigma politiko berri bat garatzera eraman ditu:
konfederalismo demokratikoa. Emakumearen protagonismoa eta behetik gorako estruktura sozial
baten eraikuntza duen autonomiaren bilaketak, non komunak eta lurralde kontseiluak
transformazio sozialeko proiektu iraultzaile baten oinarria diren, Ekialde Erdian zein mundu osoan
moldeak apurtzen dabil.
Eskualdeko potentzia nagusiek (Turkia, Iran, Saudi Arabia, Israel…) zein nazioartekoek (EEUU,
Errusia, EB, Txina…) euren interes inperialistak sustatzeko gerra bat aurrera eramaten dabiltza,
herri kurduari zein eskualdeko beste herri batzuei sufrimendua eta kalte larriak eraginez. Estatu
turkoak konkretuki, Recep Tayyip Erdogan presidentearen ideario neo-otomandarraren pean,
Turkian zein Siria eta Irakeko estatuetan kurduen aurkako gerra krudela garatzen ari da,
genozidio kultural eta etnikoa gauzatzeko asmo argiarekin. Siriar lurraldearen gaineko inbasio
turkiarrak modu argian frogatu du gobernuaren asmoa ez dela ISISekin amaitzea, Rojavako
herriaren aurreratzea bere kantoien bateratzea lortzeko frenatzea baizik. Horretarako bere esku
dauzkan bitarteko militar eta diplomatiko guztiak erabiltzen ari da, hamarnaka pertsona
desplazatuak izan dira, erailak edota etxebizitzak galdu dituzte. Turkiak Irakeko estatuan, Masud
Barzani presidentea eta bere KDP partiduaren konplizitatearekin, Zagros mendietan gerrillaren
eremuak bonbardatzen ditu eta bere lurreko tropak modu ilegalean mantentzen ditu, Bagdadeko
irakiar parlamentuaren (eta eskualdeko beste antolakundeen) baimenik gabe. AKPren gobernua
estatu turkiarrean bertan, larrialdi egoeraren aitzakiapean, funtzionario, politiko, kazetari eta
epaileen aurkako purga masiboak burutzen ari da, hamarnaka herritar atxilotuz eta demokratikoki
hautatutako alkatetza eta udal suntsituz. Modu berean auzo osoen, baso eta labore eremuen
suntsiketa, eta miloi erdi baino gehiagoko barneko desplazatu eta hamarnaka zibilen heriotza
eragin dituzten etxeratze aginduen operazio militarrek jarraitzen dute 2015eko udatik luzatzen ari
den gerra isilarazi batean.
Premiazkoa deritzogu Kurdistango herrien borroka babestea, bizitzen ari diren prozesuak
sendotzea ahalbideratuko dituen elkartasun sare bat sortuz. Herri zapalduekiko elkartasun
internazionalistara deia luzatzen dugu. Konfederalismo Demokratikoa datorren panorama
politikoan ezberdintasuna markatzeko gai den proposamena da, baina horretarako hazi, hedatu
eta sendotu behar da.
Honen guztiarengatik giza eskubideak errespetatzea exijitzen dugu eta nazioarte mailako kanpaina
ezberdinekin kontsonantzian ondorengo eskaerak egiten ditugu:
- Kobanera korridore humanitario baten irekiera eta Rojavak pairatzen duen blokeo
ekonomikoaren amaiera.
- Mugimendu pro-kurduen kontrako turkiar segurtasun indarren jarduera errepresiboen
etetea.
- Abdullah Öcalanen askatasuna eta bere isolamenduaren amaiera. Turkiako preso
politikoen askatasuna, bereziki bizitza arrisku handian duten gaixo larriena.
- PKK antolakunde terroristen zerrendatik kentzea.
- Herri kurduari sostengu aktiboa, ekonomikoki eta politikoki.
Herrien arteko elkartasun internazionalistarengatik eta Estatu-Nazioen faxismoaren aurka.
Gora Kurdistango Erresistentzia! Biji Berxwadana Kurdistan!