Eremu euskaldunerako euskararen dekretua aldatzeko proposamena, mahai gainean
AET Administrazioan Euskaraz Taldea
2016-ko urriak 7
Baztango Udalean euskararen erabilera normalizatzeko plana Nafarroako
Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio Auzietarako Aretoak baliogabetu zuen,
2016ko maiatzaren 3an. Arrazoia: 29/2003 Foru Dekretua urratzen zuela.
Horrexegatik, oztopo hori kentzeko, Nafarroako Administrazio Publikoetan
euskararen erabilera arautzen duen 29/2003 Foru Dekretua aldatzeko proposamena
aurkeztu dio Administrazioan Euskaraz Taldeak Nafarroako Gobernuari. Hau da,
eremu euskaldunerako artikuluak aldatzea eskatu diogu. 2016ko irailaren 15ean
Erregistroan aurkeztu genuen gure proposamena.
Zeintzuk dira gure taldeak aurkeztutako proposamenik garrantzitsuenak?
- Estatuko Administrazioa Dekretuaren aplikazio eremuan sartzea.
- Hirugarrenen bidez ematen diren zerbitzu publikoak aplikazio eremuan
sartzea.
- Eremu euskalduneko entitate publikoen arteko komunikazioak, igortzaileak
hala erabakitzen badu, euskara hutsez izateko aukera ahalbidetzea.
- Aukera bera ahalbidetzea, Estatuko Administrazioak eta Justizia
Administrazioak Nafarroan duten egoitzei komunikazioak bidaltzerakoan.
- Errotuluak, barnekoak eta kanpokoak, euskara hutsez jartzeko aukera
ahalbidetzea.
- Nafarroako Gobernuak edo eremu mistoko entitate publikoek eremu
euskalduneko entitate publikoei komunikazioak bidaliz gero, euskara hutsez
izateko betebeharra, eremu euskalduneko entitate publikoak hala eskatu
badu.
- Lanpostuetan euskara jakitea derrigorrezkoa izatea erabakitzeko herritarrei
eman beharreko arreta eta euskara lan hizkuntza izatea kontuan izateko
arrazoiak izatea.
- Horrelako postuen kopurua zehazteko irizpidea: Gutxienez, euren eremuan
duten euskaldun hiztunen portzentaia gehi euskaldun pasiboen portzentaia
gehi % 2 izatea. Estatuko Administrazioari eta Nafarroako Gobernuari
dagokionez, honetarako euren eremua eremu euskaldun osoa izanen da.
- Lanpostuan euskara jakitea nahitaezkoa ez denean, euskara baloratuko da
meritu moduan edo azterketa ez baztertzailean (gutxienez, deialdiko puntu
guztien % 10).
2015eko martxoaren 15ean Nafarroako Gobernuak Baztango Udalaren Plana
errekurritu zuen. Gobernu berria 2015eko abuztuan sartu zen. Hurrengo 9 hilabeteetan