Bertan behera gelditu da Sarasaten atxiloturikoen kontrako epaiketa

Auziperatuek eskatu bezala, bitartekaritza prozesua hasi da, HirekiN kolektiboak jakinarazi duenez. Larunbatean manifestazioa egin zuten Iruñean, etxebizitza-merkantzia ereduaren aurrean okupazio eta kolektibizazioaren bidea aldarrikatzeko.

2016-ko urriak 18

Asteazkenean zuten epaiketa izatekoa duela bi aste Sarasate pasealekuko etxebizitzaren okupazioan atxiloturiko gazteek. HirekiN kolektiboak jakinarazi duenez, ordea, bertan behera gelditu da epaiketa. Auziperatuek eskatu dutenari jarraiki bitartekaritza prozesua hasi dela esan du HirekiN-ek.

Kaleak hartu zituzten larunbatean berriz ere Iruñean etxebizitza-merkantzia ereduaren aurka. Ibilbidean zehar, urte aunitz hutsik daramaten bi eraikin okupatu dituzte sinbolikoki. Haien artean, hainbat hilabetez Alde Zaharreko Gaztetxea izandakoa. HirekiN-ek adierazi duenez, “bizitzak merkantilizatu eta lan indarra saltzen du sistema kapitalistak”.

“Aurrera jarraituko dugu okupazioaren bidez espropiatzen eta kolektibizatzen”, azaldu du HirekiN-ek. Gainera, Herri Mugimenduei okupazioa bide gisa erabiltzeko eta etxebizitzaren inguruko dinamikak auzo eta herrietara zabaltzeko deia egin dute.Asteazkenean zuten epaiketa izatekoa duela bi aste Sarasate pasealekuko etxebizitzaren okupazioan atxiloturiko gazteek. HirekiN kolektiboak jakinarazi duenez, ordea, bertan behera gelditu da epaiketa. Auziperatuek eskatu dutenari jarraiki bitartekaritza prozesua hasi dela esan du HirekiN-ek.

Kaleak hartu zituzten larunbatean berriz ere Iruñean etxebizitza-merkantzia ereduaren aurka. Ibilbidean zehar, urte aunitz hutsik daramaten bi eraikin okupatu dituzte sinbolikoki. Haien artean, hainbat hilabetez Alde Zaharreko Gaztetxea izandakoa. HirekiN-ek adierazi duenez, “bizitzak merkantilizatu eta lan indarra saltzen du sistema kapitalistak”.

“Aurrera jarraituko dugu okupazioaren bidez espropiatzen eta kolektibizatzen”, azaldu du HirekiN-ek. Gainera, Herri Mugimenduei okupazioa bide gisa erabiltzeko eta etxebizitzaren inguruko dinamikak auzo eta herrietara zabaltzeko deia egin dute.

Gehiago