Nafarroako Goernuaren lan deialdiak eta euskara: Legea behintzat bete dadila!

Nafarroako Gobernu berriaren lehenbiziko urtea iraganik, hauxe da lan deialdiei eta euskarari buruzko ondorioa: Legeak dioena ere ez da bete.

AET Administrazioan Euskaraz Taldea

2016-ko abuztuak 12

Legeak dioenez (Euskarari buruzko 18/1986 Foru Legea eta 55/2009 Foru Dekretua)

nahitaezkoa da eremu euskalduneko lanpostu guztietan euskara baloratzea (euskara jakitea

nahitaezkoa ez denean) eta eremu mistoan, merezimenduak baloratzen badira, euskararen

balorazioa ere nahitaezkoa izanen da.

Hori hala izanik ere, lanpostuetarako zerrendak egiten dira euskara baloratu gabe.

Gero, zerrenda horietara jotzen da lanpostuak betetzeko, baita lanpostuak eremu

euskaldunekoak izanik ere. Beraz, kasu horietan legea urratzen da.

Gobernu berriak, lehenbiziko urtean, 15 zerrenda egin ditu, eta horietan ez du

euskara baloratu.

Beraz, honako hauek dira Administrazioan Euskaraz Taldearen eskaerak, oraingo

lege eta arauak behintzat betetzeko:

  1. Lanpostuetarako zerrendak egitean euskara balora dadila.
  2. Lanpostuetarako probak egin ondoren hiru zerrenda desberdin egin daitezela: Bat

    eremu euskaldunerako (euskara behar bezala baloratuta), beste bat eremu mistorako

    (euskara baloratzeko dagoen aukera baliatuta), eta beste bat eremu ez-euskaldunerako.

    Horietako bakoitzean hurrenkera desberdina izanen da, euskararen balorazioaren arabera.

Oraingo euskarari buruzko lege eta arauak aldatu eta hobetu bitartean, euskararen

mesederako dagoen apur hori bete behar luke Gobernuak lan deialdietan.

Gehiago