Polemika Etxarrin ATAren txozna bat jartzeko eskaria dela eta

Etxarriko Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren aurkako mugimenduak salatu du Udaletxeak txozna bat jartzeko baimena ez diola eman, eta EH Bilduk erantzun du beste aukera batzuk eman dituela eta “tamalgarria” dela “giro txarra” sortzeko zabaldu diren xurrumurruak.

2016-ko uztailak 30

Etxarri Aranatzeko Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren aurkako mugimenduak ohar bat zabaldu du jaiak hasi baino egun gutxi batzuk lehenago Udaletxeak txozna bat jartzeko baimena eman ez diotelako. Talde honen esanetan, hainbat eskari egin eta gero, bata bestearen atzetik ukatu egin dizkiotela, irizpide teknikoengatik batzuk eta proposaturiko beste leku bat “interes politikoengatik”.

EH Bilduk komunikatu bat kaleratu du azpimarratuz lehenengo eskariari irizpide teknikoegatik ezezkoa eman zitzaiela, eta gero beste toki batzuk proposatu zituela baina horiek “ez ziren eskatzailearen interesekoak izan”. EH Bilduko Udal taldeak esan du ez duela “inoren kontra joateko asmorik”.

Gehiago