Iruñeko Konpania kalean eraikin bat okupatu dute gazte batzuek
Pasa den urtean okupatu zen eta duela gutxi arte gaztetxea izan den eraikin bera da. Iruñeko Udaletxeak utzitako gaztetxe berrira trasladatu ostean eta gaztetxe zaharra hustu ondoren, gazte talde batek eraikina okupatu du "etxebizitza izateko intentzioarekin".
2016-ko uztailak 1
“Gizarte bereizketa arriskua” daukan gazte talde batek Konpañia kaleko 3. eraikuntza bereganuta du etxebizitza izateko intentzioarekin.
Egun honetarako gaztetxeko asanbladaren partetik eraikuntza honen itzulera adostu zen. Ondorioz,
eraikuntza hutsik gelditzerakoan gaztetxeko asanbladatik at dauden pertsona talde batek berriz hau
okupatzeko erabakia hartu zuen eta “emantzipazio beharra daukaten gazteei etxebizitza proiektuak
bideratzea” deliberatu dute. Ekintza honekin “espekulazioaren aurrean etxebizitza eskubidea defendatu eta salatu”
nahi dute.