Homofobia salatzeko eta sexu askatasuna aldarrikatzeko programazio oparoa aurtengo ekainaren 28ari begira

E28J Plataformako kideek ekainaren 28aren inguruan prestatu dituzten jarduerak martxan dira. Sexu askatasunaren egunaren testuinguruan, elkartasuna adierazten diete Orlandoko sarraskiaren biktimei, eta ekintza bera gaitzesten dute. Era berean, gogoeta egin nahi dute transexual, lesbiana, gay eta bisexualen aurka gorrotoa eta indarkeria sorrarazten dituzten gizartearen sektore batzuen jarrerez, politikez eta diskurtsoez.

2016-ko ekainak 20

“Orlandokoa ez du egin ero batek, terrorista bakarti batek, ez da ekintza puntual bat. Ezbairik gabe, gure kolektiboak jasan duen eraso LGTBfobikorik makurrena da, eta atsekabez eta amorrazioz bete gaitu. Sarraskia gaitzesten dugu, eta baita ere, hein batean edo bestean, mundu guztian bizi dugun giro txarra eta herra, aukera sexual ez-ohikoak egiten dituzten pertsona eta taldeen kontra, genero identitatea ezberdina dugunon kontra. Eta ez da urrutira joan beharrik halakoez jabetzeko”, ohartarazi dute.

Zentzu horretan gogora ekarriz nahi izan dituzte Cañizares kardinalaren hitz homofoboak, edota jendaurrean elkarri amodioa erakusten dietenean jasotzen diren erasoak… Gure gizartean dagoen aniztasunerako heziketa afektibo-sexualik eza ikaskuntza planetan, gazte transexual, lesbiana, gay eta bisexualen aurkako bullyinga ikastetxeetan, arbuio mezuak arau heterosexualari jarraitzen ez diotenei, eta gizartearen sektore batzuek nolatan dauzkaten hankapean erregimen patriarkal, matxista eta homofoboa baliatuz.

E28J Plataformako taldeak eta gainontzeko transexual, lesbiana eta gayen kolektiboetako kideek, aspaldian ari dira lanean izan ez dadin inolako bereizkeriarik, irainik edo erasorik, aniztasun sexualak dakarren aberastasunaz jendea ohartarazteko eta sentsibilizatzeko, heziketa afektibo-sexuala nahitaezko eskola curriculumean sartzeko, bestelako izaera, harreman eta bizitzeko
modu batzuk badirela erakusteko eta gainerako herritarrek dituzten eskubideak eskatzeko.

Programazio oparoa eskeiniko dute datozen egunetan, eta nabarmentzekoa guztien artean hitzaldi bat Nafarroako Parlamentuan, Homofobiaren Kataluniako Behatokiko lehendakari Eugeni Rodriguezen eskutik.

Gehiago