Lau gazte atxilotu ditu espainiar Poliziak Nafarroan LOMCEren aurkako protestak direla-eta

Espainiar Poliziak lau gazte atxilotu ditu martxoaren 17an LOMCEren aurka Iruñean izan ziren protestetan parte hartzea leporatuta. Etxarri-Aranatzen, Uharte-Arakilen, Iruñean eta Burlatan izan dira atxiloketak. Deklaratu eta gero aske geratu dira. Arratsaldeko kontzentrazioan identifikazioak egon dira (bideoan).

2016-ko maiatzak 25

Lau gazte atxilotu ditu espainiar Poliziak Nafarroan, iragan martxoaren 17an Iruñean LOMCEren aurkako greba egunean protestetan parte hartzea leporatuta. 08:50ak aldera atxilotu dituzte Etxarri-Aranatzen eta Uharte-Arakilen bi adingabeko, Andra Mari ikastolara bidean zirenean. Hirugarrena nafar hiriburuan bertan atxilotu dute, eta laugarrena Burlatan.

Chinchillako komisaldegira eraman dituzte eta deklarazioa hartu eta gero, aske utzi dituzte. «Desobedientzia eta autoritatearia atentatua» leporatzen diete.

Ikasle Abertzaleak taldeak atxiloketak salatu egin ditu. «Ikasle mugimenduaren aurka ematen ari den errepresio estrategia salatu nahi dugu», adierazi dute ohar baten bidez. «Beldurra tresna errepresibo moduan erabili dute berriz ere, ikasleria isilarazi eta desaktibatzeko helburuarekin», gehitu dute.

Atxiloketa hauen bitartez, «azkeneko urteetan kasle mugimendua erakutsitako indarra, determnazioa eta ilusioa kriminalizatu» nahi dutela azpimarratu dute. Gaurko operazioa salatzeko, elkarretaratzea deitu dute 19:30ean Iruñeko Nabarreria plazan.

Gehiago