Pedalari eraginen diote AHTaren aurka
Bizikletaren gainean hiru egunez Euskal Herrian barna martxa eginen dute Txirrinka ekimenaren baitan.
2016-ko maiatzak 5
Bizikletaren gainean hiru egunez Euskal Herrian barna martxa eginen dute Txirrinka ekimenaren baitan. Abiadura Handiko Trenak sortu dituen eta sortzen dituen txikizioak agerian utzi nahi dituzte, baina ez hori bakarrik: ingurumen kalteak eragiten dituzten azpiegiturez ere ohartaraziko dute.
Nafarroako zutabea Iruñetik irtengo da. Barañain, Burlata, Atarrabia, Etxauri, Asiain, Irurtzun, Lakuntza eta Etxarri zeharkatuko ditu, besteak beste. Etxarritik Lizarrustiko gainetik pasako dira Gipuzkoara.
Erkidegoetako zutabeek, Bergara izanen dute helburu. Metafora bat ere baliatuko dute, elkarlanaren garrantzia irudikatuko dute hazi bat eramanenez eta denok batuta kimua osatuko dute. Atxikimendu kanpaina ere zabaldu dute.
Maiatzaren 20tik 22ra Txirrinka martxan parte hartu ezinen dutenek bat egin dezaten ekimenarekin.
Hortaz, zutabeak irtengo dira lau hirigunetatik eta amaiera, Bergaran izanen da, Abiadura Handiko Trenaren korapiloa han dagoelako. Ekimen ugari maiatzaren 22rako antolatu dituzte.