Zorionak, eskerrik asko eta aurrera!
Iruñeko Udalak lehen aldiz gurasoei galdetu die haien haurra zein hizkuntza eredutan matrikulatu nahi duten eta %37,7ak hautatu du euskara.
Maite Inda
2016-ko apirilak 19
Ikasturte honetara arte eskaintza osoaren %11 baino ez zen euskaraz eta Iruñeko Udalak Donibane eta Arrosadiara eskaintza zabalduz %27an izanen da eskaintza. Urrun, oraindik ere, ezagutu berri dugun %37,7ko eskaeratik.
Zorionak eta eskerrik asko urtez urte, amore eman gabe haur eskoletan euskaraz hezteko aukera egon zedin lan egin duzuenei. Azken urteotan Iruñeko Euskalgintzak gaiari bultzada eman badio ere, ehundaka izan zarete gurdi honetik tira egin duzuen guraso, hezitzaile, herritar, gizarte eragile eta eragile sindikalak. Eta tira egiten jarraituko dugu, auzo guztietan euskaraz hezteko aukera izan arte.
Horrexegatik zuen laguntza eta bultzada eskatzen dugu prestatu dugun bideotxo honen bidez.