AHTren erokeria salatzeko txirrindula martxa eginen da maiatzan

AHT Gelditu! Elkarlanak eta hainbat talde sozial zein sindikalek, 2016ko maiatzaren 20, 21 eta 22an Tirrinka izeneko ekimena burutuko dute. Txandakako bizikleta martxa honetan parte hartuko duten gizarte eragile eta kulturtaldeek, elkarri lekukoak pasatuz, lau zutabetan Euskal Herria zeharkatuko dute Bergarako AHTren korapiloan batu eta helmugaratzeko.

2016-ko martxoak 19

“Lurra zaindu, eredu soziala eraldatu! AHT eta proiektu txikitzaileak borrokatu!” leloa izango da ekimen honen ardatza. Azken urteotan azpiegitura erraldoien plangintza eta eraikuntza “amorratua” izan dela eta jendartearen behar oinarrizkoenen gainetik “hormigoiaren politika” inposatzen ari dela salatuko dute. Polita honen adibide garbiak AHT, gas Fracking, Garoña, zentral termikoak, errauskailuak, goi tentsioko lineak, urtegi eta ubideak eta hainbat harrobi eta mehategi erraldoien proiektua aipatu dituzte ekimen honen antolatzaileek.

“Proiektu horiek gauzatzeko baliabide naturalak zein ekonomikoak izan dira euskarri eta ingurua, berriz, hondakindegi. Azpiegitura hauek bultzatzeko erabilitako errekurtsoak jendearen zerbitzurako jarri behar dira. Lurraren aurkako guda hau gelditu eta hainbeste azpiegitura txikitzaile behar dituen sistema hau irauli behar da, egungo eredu soziala goitik behera eraldatuz”, azpimarratu dute.

Ekimen honen zutabeek Hego Euskal herriko herrialde bakoitzean lurra zein jendartea mehatxatzen dituzten egitasmoak salatzeaz gain, hoien aurkako borrokak ezagutarazi eta aldarrikatuko dituzte. Zutabe bakoitzak daraman lekukoak hazi batetik datorren ernamuina irudikatzen du, bukaeran lauak elkartuko direlarik jatorrizko fruituan txertatuz. “Honekin esan nahi da borroka guztiak bat direla, elkarren osagarri direla eta lurra dela herrien etorkizuna”, aipatu dute.

Bergaran, topagunea eta festa giroa

Nafarroako zutabea Iruñetik abiatuko da maiatzaren 21an, eta Sakana zeharkatu ondoren, Gipuzkoan sartuko da. Txinrrikaren bukaera Bergarako Angiozar auzoan izango da, non AHT egitasmoarekin “izugarrizko txikizioa eta inposaketa” burutzen ari diren, bertan kokatzen bait da EAEko hiru hiriburuak lotuko lituzken “erokeria xahutzaile horren muina”. Zutabeak Angiozarko lan eremuaren aurrean elkartu eta bertan ekintza bat burutu ondoren, frontoian amaierako ekitaldia egingo da. Herri bazkariaren ondoren musika herrikoiak jai giroan bukatzeko aukera emango du.

Gehiago