DJ Majaris Aberri Eguneko Gazte Karpan
Gazte Abertzaleak gazte antolakundeak, martxoaren 27ko Aberri Eguneko ekitaldiak direla eta, Independentistak Sarearekin batera “Gazteon borroka etorkizuneko bide!” lelopean Gazte Karpa antolatu dute Iruñean gazte euskaldun orok eguna musika eta aldarrikapenarekin jai giroan ospa dezan.
2016-ko martxoak 7
Eguerdiko 12.00etan Golemetatik abiatuko den manifestaldi masiboa eta gero, 14.00etan karpari irekiera emango diote “DJ Majaris”rekin. 15.00etan kontzertuei hasiera emango zaie “Ze Esatek!” taldearekin eta “Bad Sound”ekin amaiera emango zaio.
Txosnan ere bokatak salgai egongo dira.
Honekin, Gazte Abertzaleak, era berean, egun hau aprobetxatu nahi du “Independentista plataformak independentziaren proiektuaren sozializazioaren alde egiten ari den lanari merezi duen garrantzia emateko”.
Lan honi bere garrantzia emateko euskal gazteria deitu nahi dute igandean eguerdiko 12.00etan Iruñeako Golem zinemetatik aterako den Independentista Sareak antolatutako Aberri Eguneko manifestazioan parte hartzea eta baita ere Gazte Karpan jai giroan aldarrikapenarekin jarraitzera. “Gazteak gara herri honen geroa, eta horregatik gure pausuak bidean inoiz baino indartsuagoak izan behar dira” adierazi dute.