Ager Sutan sare feministak herriak feminismotik eraikitzeko fanzine politiko bat kaleratu du

Ager zonaldeko herriak (Nafarroako erdialdea eta hegoaldea) feminismotik bizitzeko eta herriak feminismotik eraikitzeko tresna berri bat kaleratu du Ager Sutan gazte feministen eragileak. Fanzine politiko bat da, eta bertan baliabide ezberdinez gain, protokoloak osatzeko gida bat ere argitaratu dute. Pasa den larunbatean aurkeztu zuten Tafallan.