Mendialdeak etxebizitzaren aldeko Greba Orokorrarekin bat eginen du modu masiboan
Leitza, Basaburua, Lekunberri, Larraun, Areso eta Araitz-Beteluko askotariko eragileek bat egin dute asteazkeneko deialdiarekin eta aktibitate sozio-ekonomikoa geldituko dela aurreratu dute.
2026-ko azaroak 9
Azaroaren 11n euskal gehiengo sindikalak eta etxebizitza sindikatuek dei egin dute greba orokorrera. Nafarroako Mendialdean grebara begira lanketa berezia egin dute eta horren adierazlea da lortu duten atxikimendu maila.
“Azaroaren 11n euskal gehiengo sindikalak eta etxebizitza sindikatuok dei egiten dugu greba orokorrera batzeko, etxebizitza eskubidea bermatu dadin eta espekulazioari ezetz esateko. Baita langileen pobretzearen aurka, soldatak igotzearen alde eta denon eskubideak bermatuko dituzten kalitatezko zerbitzu publiko unibertsalen defentsan ere”, adierazi dute.
“Etxebizitzak bermaturako eskubidea izan beharko luke, publikoa, osasungintza eta hezkuntza diren neurri berean. Hori lortzeko oztopo nagusia, ordea, etxebizitzarekin egiten den negozioa da. Zehazki, espekulazioa eta errentismoa jarri nahi ditugu jomugan”.
Kalitatezko etxebizitza bermatzea posible dela eta horretarako erroko hiru transformazio egin behar direla azpimarratzen dute. Espekulatzaileen desjabetzea eskatzen da, eta horrekin batera jardun espekulatiboa debekatzea. “Etxebizitzen antolaketa justua, langileriaren beharren araberakoa” izatea ere eskatzen dute.
Bitartean, ezinbestekoa jotzen dute berehalako neurriak hartzea “langileriaren berehalako itoaldia” arintzeko, hala nola etxegabetze guztien etetea eta alokairuaren prezioen jaitsiera.
Gobernuek “etxebizitzaren negozioa indartzen duten politiketan duten ardura” azpimarratu nahi dituzte.
Asteazkenean lantokiak husteko eta kaleak hartzeko deia egiten dute, eta greba egunean modu bateratuan antolatu dituzten manifestazioetan parte hartzeko deia luzatzen dute.


Atxikimenduen zerrenda:
- LAB Torraspapel Leitza
- ELA Torraspapel Leitza
- Liñu-putzu
- Jardun koordinadora
- LeitzEKO Kontsumo taldea
- Atekabeltz Gaztetxea
- Atekabeltz Herrigunea
- Lañaidek talde feminista
- Irristariak, emakume korrikalarin taldea
- Leitzeko Geltokia
- Itzaire haur eskolako langileak
- Habelarte
- Errigora
- Aurrera K.E.
- Atekabeltzeko serigrafia taldea
- Leitzeko Jubilatuen elkartea
- Harribeltz eskalada taldea
- Harribeltz borroka taldea
- Ernai Leitza
- Ikama Leitza
- Leitzaldea Kirol Eskola
- ALKE
- EHME
- Tximutxe euskara taldea
- Leitzeko EBK
- EA Leitza
- EH Bildu Leitza
- Zainduz Leitzaldea
- Torrea Herriko Taberna
- Leitzaldeko IKA
- Kaxkabeltza
- Karrape Irratia
- GKS Mendialdea
- Kontseilu Sozialista Mendialdea
- Basaburuko Basandereok elkartea
- Basaburuako Bilgune Feminista
- Esan erra irratia – Pulunpe
- Ultzama-Larraungo AEK-ko irakasleak
- Ttutturre K.E.
- Martilo Txiki perkusio eskola
- Harrilatz eskalada taldea
- Printza
- Ernai Mailoaldea
- Atekabets
- Mailope Aldizkaria
- Lohie Leitzeko zeramikagile taldea
- Jeiki Abesbatza
- Plazaola Partzuego Turistikoa
- Araxes pilota taldea
- Araxes sokatira taldea
- Araizko Zaporeak
- Euskaraz bizi taldea
- Irakurketa taldea
- Araitz-Beteluko Sare
- Beteluko jai batzordea
- Gaintzako jai batzordea
- Uztegiko jai batzordea
- Errazkingo jai batzordea
- Atalluko jai batzordea
- Tximuutxe bilgune feminista
- Araizko udala
- Arribeko jai batzordea
- Araitz-Beteluko etxebizitza taldea
- Aresoko Udala
- Aresoko Guraso Elkartea
