Lizarraldearen bizimodua kolokan jartzen duten hainbat makroproiektuen aurkako dinamika abian da

Oteizako goi-tentsioko azpiestaziotik hasi eta eguzki-parke, biometanoko planta eta meatze-proiektuetaraino, hainbat egitasmok kezka sortu dute Lizarraldean. Lizarraldea Bizirik ekimenak ohartarazi duenez, proiektu horiek lurraldean eta ingurumenean izan dezaketen eraginaren aurrean, herrien arteko elkarlana ezinbestekoa da. Azaroaren 7an manifestazioa eginen dute Lizarran.