Erantzun antifaxistak eragotzi du Vito Quiles ultraren ekitaldia normaltasunez egitea
Istilu artean, antifaxistek Quilesi aurre egin diote Iruñean. Pertsona bat larri zauritu dute foam bala batekin buruan jota. Hamar minutuko ekitaldi bat egin du Quilesek Yamaguchi Plazan, jarraitzaile talde txiki baten aurrean. Espainiako Poliziak eta Foruzaingoak gogor oldartu dira antifaxisten aurka, pilotak, foam balak eta ke poteak erabiliz. Aurpegia estalita zeramaten hamarka pertsonek barrikadak altxa eta poliziei aurre egin diete Donibane auzoan.
2026-ko urriak 15
Iturri ezberdinen arabera, gutxienez pertsona bat larri zauritu du Foruzaingoak foam bala batekin, eta ospitalera eraman behar izan dute. Bestetik, gutxienez 3 atxiloketa egin ditu Espainiako Poliziak. Bihar ostiralean elkarretaratze bat eginen da atxilotuaren askatasuna eskatzeko, 19.00etan Nabarrerian.

Gehiago
3
Las balas de foam de la Policía Foral fueron las que provocaron las graves heridas en la cabeza a un manifestante antifascista ayer en Iruñea
1
