Fraktal aurkeztu dute, mugen eta bizitoki-larrialdiaren aurkako gune berria

Proiektua Katakrakeko lehen solairuan eta patioan dago, eta migratzaileentzako aterpetxe bat, ekitaldi-gela bat, sukalde-jangela bat eta lan-espazioak izango ditu. Fraktalek kanpaina solidarioak, mugetako errepresioari buruzko prestakuntza eta Ceutarako brigada bat ere bultzatuko ditu.