Faxismoaren aurrean antolatzeko eta fronte zabal bat eratzeko deia egin dute Leitzatik

Nafarroako zenbait herritan pasa den ostiral gauean izandako eraso faxisten ostean, Leitzako Torrea Herriko Tabernaren aurrean elkartu ziren dozenaka lagun faxismoaren eta idei ultraeskuindarren gorakada salatzeko eta horien aurrean fronte zabal antifaxista eratzeko beharra azpimarratzeko.