Deialdi antifaxista eta arrazismoaren aurkakoa UPN PPren eta Voxen gorrotoaren manifestazioen aurrean

Eskuinak eta ultraeskuinak Udaletxe plazan egindako deialdiarekin batera, beste deialdi antifaxista bat egin da San Frantzisko plazan, "Ez nahastu etsaiz, Faxismoari eta arrazakeriari arnasik ez" leloarekin. Manifestuaren irakurketan adierazi dutenez, "gaurko mobilizazioen bidez arrazakeriari eta faxismoari ezetz esan nahi diegu. Ceutako egoera tamalgarria aprobetxatuz, manifestazioak deitu dituzte arrazakeria eta migratzaileen aurkako jazarpena zabaltzeko, UPN, PP eta Vox alderdiek bultzatuta. "