Elkarte memorialistek Erorien monumentua eraisteko eskatu dute Rozalejo jauregia Memoriaren Nafarroako Institutuaren egoitza gisa inauguratzeko ekitaldian

2026-ko abuztuak 25

Rozalejo jauregiaren inaugurazioa dela eta, Erorien Eraispenaren aldeko Elkarte Memorialisten Elkartearen ordezkari talde bat eraikinaren aurrean bildu da pankarta batekin, mausoleo faxista eraisteko eskatuz. Elkarretaratzean gazte talde batek bat egin du Maravillas Gaztetxea gogora ekarri nahian. Foruzaingoak pankarta bat kendu die.
Elkarteek salatu dutenez, “ez da egia, justizia, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermerik egongo Los Caídos eraitsi gabe”.

Gehiago