Lizarraldean egiten ari den meategiaren aurkako martxa egin dute asteburuan

Sorlada herrian Iberian Copper enpresa legez kanpoko zundaketak egiten hasi dela salatu du Lurgorri herri ekimenak. Herriko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren konplizitatea eta laguntza ere arbuiatu dute, eta lanak gelditzea eskatu dute.