Faxistek Nafarroan Errepublikari leial izaten jarraitzeagatik erail zuten guardia zibila omendu dute Iruñean

Espainiako Errepublikaren aurkako estatu kolpe faxistaren 90. urteurrenean, Rodriguez-Medel Guardia Zibilaren komandantea omendu dute Iruñeko Ansoleaga kalean. Bertan zen Espainiako militarren kuartela, eta Errepublikari leial izaten jarraitzeagatik exekutatu zuten beste hiru guardia zibilekin batera. Gaurko ekitaldian, elkarte memorialistek leku hau Oroimen Leku izendatzea eskatu dute, eta plaka bat jarri dute gertatutakoa gogoratuz.