“Palestinaren askatasuna lortzeko berme bakarra Israel desegitea da”

Palestinarekin Elkartasuna taldeak deitutako manifestazioak festan murgilduta dagoen baina bere konpromiso internazionalista ahazten ez duen Iruñeko kaleak zeharkatu ditu. "Presionatzen jarraitu behar dugu, sionismo konplize guztiak kolokan jartzeko eta harreman oro eteteko, mobilizazioaren, salaketaren, boikotaren eta beste konfrontazio-tresna batzuen bidez".