Herriko Taberna – Arrano elkartea: gastronomia, martxa eta elkartasuna uztartzen dira Karmen kalean

Karmen kaleko Herriko Tabernan eta Arrano elkartean giro berezia sortzen da Sanferminetan. Uztailaren 6ko hamarretakoetatik uztailaren 14ko azken gau pasa arte, gastronomia, martxa eta elkartasuna uztartzen dira txoko paregabe honetan. Gosariak, bermutak, bazkariak, arratsaldeko elektrotxarangak, afariak, gaueko kontzertuak eta DJak... Sanferminetan pasa zaitez Karmen kaletik eta gozatu!