“Matxirulo, zu zara soberan zaudena!” izan da manifestazio feministaren oihua

"Amaitu dira pedagogia, erruak, pazientzia eta azalpenak, feministak antolatuta gaude". Horrela hasi da sanferminen aurreko manifestazio feminista. Beltzez jantzita, danbor, zuzi eta bengalekin, ozen eta argi esateko "kaleak gureak dira eta autodefentsa feministarekin erantzungo dugu".