7 torturatu berri aitortu dituzte ofizialki biktima gisa

Nafarroan torturatutako beste 7 pertsona ofizialki aitortuak izan dira 16/2019 Foru Legearen babesean. Aitortza hauekin, Nafarroako Gobernuak dagoeneko 144 pertsona aitortu ditu Estatuaren indarkeriaren biktima gisa.

2026-ko ekainak 11

Errekonozimendu eta Erreparazio Batzordeak aste honetan eman dituen zazpi aitortza berriak positiboki baloratzen dituzte Nafarroako Torturatuen Sareak eta Egiari Zorrek. Osatzen duten Egiaren garaia da dinamikatik ohar bat kaleratu dute ebazpen hauek “Estatu indarkeriak gure lurraldean izan duen eragina agerian jartzeko, eta urte luzez ukatu edo isilarazi diren errealitateak aitortzeko” urrats garrantzitsuak direla azpimarratzeko.

“Egia, justizia, erreparazioa, ez errepikatzeko bermeak eta memoria osoa oinarri izango dituen etorkizuna eraiki” nahi bada urrats berriak ematea ezinbestekoa izanen dela ere nabarmendu dute.

Errekonozimendu eta Erreparazio batzordeak ofizialki aitortu dituen pertsonen izenak ere publiko egin dituzte:

Gerardo Mungia Gomez, Espainiako Polizia Armatuak torturatua 1973an.

Simeon Peralta Arrondo, Brigada Politiko Sozialak torturatua 1975ean.

Xabier Sarda Saldias, Espainiako Polizia Nazionalak torturatua 1979 eta 1981ean.

Vicente Gil Gumbau, Espainiako Polizia Nazionalak torturatua 1990an.

Iñigo Jurado Torvisco, Espainiako Polizia Nazionalak torturatua 1996an.

Aitor Gartzaron Gil, Espainiako Polizia Nazionalak torturatua 1996an.

Iñaki Z., Espainiako Polizia Nazionalak torturatua 1998, 2002 eta 2003an.

Ebazpen hauekin 144 pertsona dira jada orain arte Foru Lege honen esparruan indarkeria politikoaren biktima bezala aitortutako pertsonak. Nafarroan Estatuaren indarkeria politikoa jasan duten pertsona guztiak aitortza-eskaerak aurkeztera animatzen dituzte, eta izapideak egiteko laguntza behar duten pertsona guztiei laguntzeko prest daudela berretsi dute.

Gehiago