0-3 Intersindikalak Nafarroako Gobernuari eskatzen dio legea bete dezala eta Haur Hezkuntzako lehen zikloa serio har dezala

LAB, ELA, STEILAS, UGT eta CCOO sindikatuek osatutako 0-3 Intersindikalak elkarretaratzea egin du gaur Nafarroako Gobernuaren aurrean, Haur Hezkuntzako lehen zikloko baldintzak jorratzeko Hezkuntza Departamentuarekin negoziazio mahai bat eskatzen urtebete baino gehiago daramala salatzeko. Salatu dutenez, ratioak Europako gomendioen bikoitza dira: aintzatespenik gabeko irakaskuntza-lanak egiten dira, ikasleari arreta zuzena emateko eguneroko lanaldi osoak, eta bigarren zikloan baino eskola-egutegi askoz handiagoa. Adibide gisa, Asturiasko Printzerria jarri dute, Hezkuntza Sailak ziklo osoaren kudeaketa bere gain hartu baitu.