Gaitzespen adierazpenak Nafarroa osoan, Saidaren hilketaren ondoren

Ehunka herritar bildu dira Arguedasko udaletxearen ondoan eta Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak elkarretaratze zaratatsuak deitu ditu hainbat herritan. Iruñeko elkarretaratzean, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak dei egin dio gizarte osoari "konplizitate guztiarekin hautsi eta erantzukizuna bere gain har dezan. Indarkeria matxistaren aurkako borroka ez da soilik emakumeen eta Mugimendu Feministaren gaia, gizarte osoaren premiazko erantzukizuna baizik ". Halaber, Saidaren hurbilekoei elkartasuna eta maitasuna helarazi nahi izan diete.