Erasorik gabeko Txantreako jaien aldeko elkarretaratzea

Txantreako Sare Feministak elkarretaratzea deitu du gaur arratsalderako, datozen jaietan nortasun disidenteek eta emakumeek ere libre izateko eta jaiez beldurrik gabe gozatzeko eskubidea dutela iragartzeko. Era berean, iragarri dute aurten erasoei arreta emateko gune bat egongo dela Osasun Zentroaren ondoan ostegun, ostiral eta larunbatean, 22:30etik 4:30era.