Palestinako genozidioaren biktimei memorial iraunkor bat jartzea proposatu dute

Yala Nafarroa Palestinarekin herri ekimena Palestinako genozidioaren biktimak oroitzeko memorial iraunkor bat jartzea sustatzen ari da. Yalatik adierazi dutenez, ekimena ahalik eta herrikoiena izatea eta harpidetza herrikoiaren bidez finantzatzea da asmoa. Obra Josu Rada diseinatzailearena da, eta modu altruistan laguntzen du. Yala Nafarroaren webgunean crowfunding bat dago fabrikazioa eta instalazioa finantzatzeko.