Errenta Aitorpenean Helburu Sozialen laukia markatzeko deia egin dute gizarte justuago bat lortzeko bidean
2026-ko apirilak 22
Nafarroako GKEen Koordinakundeak (CONGDN), Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareak (REAS Nafarroa), Pobreziaren eta Gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako Sareak, Nafarroako Desgaitasuna duten Pertsonak Ordezkatzen dituzten Entitateen Batzordeak (CERMIN), Nafarroako Gurutze Gorriak eta Nafarroako Adinekoen Konfederazioa (Tercer tiempo) hamalaugarren urtez, nafarroako herritarrak, errenta aitorpenean “helburu soziala” laukia markatzera gonbidatzen dute, baita gogorarazi nahi izan dute enpresak marka dezaketela Helburu Sozialetarako 0´7 laukia haien sozietateen gaineko zerga aitorpenean.
“Marka ezazu helburu sozialen X” lelopean, gaur goizean bildutako elkarteak, pertsona guztien bizitzan eragin handia duen ekintza xume hau egiteko deia egin dute.
Nafarroan, 255 mila aitortzaile baino gehiago helburu sozialetarako laukia markatzearen aldeko apostua egiten dutela azpimarratu dute, eta haien iritzian honek erakusten du “gizarte bezala daukagun konpromezua”. Hala ere, 25 eta 34 urte bitartean dauden pertsonen %53a txuritan uzten dute laukia. “Txuritan uzte hori, aurrez egindako aitorpenak direlako izan daitezke, edota pertsona askok ez dakitelako beren zerga esleipena alda dezaketela”, nabarmendu dute.
Gazteei zuzendu dira, izan ere askotan lehen aldiz egiten dute errenta aitorpena eta ez dute ezer markatzen zerga esleipen horretan.
Gaur goizean bildutako elkarteek azpimarratu nahi izan dute erabaki hauen ondorioak positiboak gizarterako:
• 2025ean, gizarte proiektuetarako, 13.858.750 euro bildu ziren. Helburu sozialetarako laukia markatzearen eboluzioa gorakoa izan da, 2010ean bildutako 5 milioi eurotik gaur egungo 13,5 milioietara.
• Pasaden urtean, bildutako 12,9 milioirekin desgaitasuna duten, bazterkeria egoeran dauden eta adinez nagusiak diren pertsonekin eta ingurumen eta nazioarteko lankidetza sustatzen duten programak finantziatzeko aukera izan zen.
• 255.266 aitortzaileek, %47,82a, helburu sozialen laukia aukeratu dute.
“Marka ezazu helburu sozialen X” kanpainarekin erakundeek laukitxoa aldatzera animatzen dituzte herritarrak. Aitorpena automatikoa bada, eta esleipena aldatu nahi bada, prozesua erraza eta azkarra da.
Iruzur fiskalarekin amaitu eta zerga sistema zuzena
Eragile guzti hauek ere bat egin dute hainbat eskariekin. Alde batetik, Iruzurraren, ihesaren eta elusio fiskalaren kontra borrokatzea ezinbestekoa jo dute gizarte justuago bat erdiesteko. Ildo berean, zerga sistema eraldatzea eskatu dute, diru-bilketa handiena eta ahalegin fiskal handiena batez ere ekonomia errealaren gain egon ez dadin, eta bai finantza ekonomiaren etekinen eta eragileen gaineko zerga-presio eraginkorra handitu dadin.
Gehiago
Abiadura Handiko Trena gelditzeko eskatzeko deia egin diete Herri Kolektiboei
3
