Adi Errepublika zaleok, gurea #EuskalErrepublika da
Txema Landa Aizkorbe
2026-ko apirilak 15
Apirilaren 14an ospatzen dute espainiar errepublikanoek, arrazoi osoz,
Espainiako II. Errepublika ezarri zeneko 95. urteurrena. Egun horretan
gonbidatzen dute Espainiako bandera errepublikanoa nonahi mugiaraztea.
Era berean,1931ko apirilaren 17an, Bermero, Elorrio, Getxo eta
Mundakako, alkateek sustatutako I. #EuskalErrepublika aldarrikatzeko
saiakeraren 95. urteurrena ere ospatzen da Gernikan. Azken ekintza hori
armak eskuan zituela eragotzi zuten Armadak eta Guardia Zibilak,
agintari errepublikarren agindupean.
Egoera honetan, errepublikano espainiarrentzat mezu bat daukat, argi
geratzea nahi nuke: haiek I. #EuskalErrepublika ezartzeko ematen duten
laguntza bera emango diet nik III. Espainiako Errepublika ezartzeko.
Estatu-formari buruzko erreferendum hipotetiko batean, nire botoa,
inork zalantzarik ez duena, aldekoa izango da, edo ez, proposamenean
herrien autodeterminazio-eskubidea jasotzen den edo ez kontuan hartuta.
Eta ez da izango Euskal Herriaren errealitate nazionala aintzat hartzen
ez duen edozein estatu motatakoa.
