Sanduzelaien salatu dute indarkeria matxistaren ondorioz auzoan izandako heriotza

Arelys del Carmen Jiménez igandean hil zen bere bikote ohiarekin izandako borroka baten ostean. Mugimendu Feministak salatu du emakume migranteek dute zaurgarritasuna eta etxebizitzaren arazoak indarkeria matxista pairatzen duten emakumeengan duen eragina.