Euskal Herriko XVII. Mus Txapelketaren txapela eskuetatik eskapatu zaie Etxarrikoei

Bixintxo Etchegoinberry eta Patrick Loustau urdiñarbetarrek jantzi zuten txapela Amasa-Villabonan. Txapeldun ordeak Etxarri-Aranazko Xabier Mauleon eta Ian Ansotegik osaturiko bikote gaztea izan zen. Mus Txapelketaren ibilbidean xiberutarrek lehen aldiz jantzi dute txapela Euskal Herriko finalean. Bide batez lehen aldia izan da herrialdeko txapeldunek txapelketa berean Euskal Herrikoa ere irabazten dutela.