Mugitu! mugimenduak “AHTren mafia Nafarroan” salatu du
Gaur, maiatzak 24, Nafarroako AHTren aldeko plataforma Nafarroako Enpresarien Konfederazioaren egoitzan bilduko da bere bizitzako lehen urtea ospatzeko. Mugitu! elkarteak salatu duenez, "enpresa eliteen presio lobby bat da obrak azkartzeko, euren ustez, nahi baino motelago doazelako". Enpresarien Konfederazioaren egoitzan Mugitu! Pankarta batekin igo dira. Geroago, polizia espainiarra agertu da, bi ekintzaileak identifikatu ditu eta zigor administratibo bat jasoko dutela jakinarazi die.
2026-ko martxoak 24
Gehiago
Lizarraldean egiten ari den meategiaren aurkako martxa egin dute asteburuan
ELAk Elaborados Naturales-en lehen enpresa-hitzarmena adostu du, 4 urtean soldaten % 26ko igoerak lortuz
