Stop Fosilak elkarteak trantsizio energetiko justu eta azkar bat bultzatuko du

Stop Fosilak, klima aldaketak munduan eta Euskal Herrian dituen ondorioen eta erantzunkizunen inguruan eztabaida sustatu eta proposamenak gizarteratzeko taldea da. Arreta berezia jarri dute erregai fosilen arazoan eta trantsizio energetikoan. "Bizitzaren alde, stop fosilak" lemapean, erregai fosiletatik berriztagarrietara berehalako trantsizioa egitearen aldeko manifestua aurkeztu dute. Ahotsa.infok Lorea Flores eta Gorka Laurnaga Stop Fosilak taldeko kideekin hitz egin du.