Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioa AHTren bultzatzaile nagusia

AHT Gelditu Nafarroak AHTren Mafiaren albisteagiaren bigarren atal honetan Nafarroako Enpresarien Konfederazioaren inguruan hainbat datu ezanguratsuak ematen dizkigu.

2026-ko otsailak 5

Konfederazioa 50 enpresa-elkartek osatzen dute, eta horietako askok baldintzarik gabeko babes akritikoa eman diote AHTaren aldeko Plataformari. Elkarte horietako oso gutxik jasoko dute AHTaren onurarik; izan ere, bere garaian CEOEk adierazi zuen bezala, “enpresek salgaien trenbide-garraio eraginkorra behar dute, eta ez AHTa”, eta jakina denez, Espainiako estatuko gainerako lekuetan bezala, Nafarroan ere AHTak ez du merkantziarik garraiatuko.

Plataformaren atxikimenduen zerrenda ikusita, deigarriak dira hainbat erakunde zergatik babesten duten oso ongi ez jakiteagatik. Batzuk aipatzearren: Iturgintza eta Berokuntza Enpresen Elkartea (ANAFONCA), Laguntza Entitateen Nafarroako Elkartea (ANEA), Irakaskuntza Zentroen Nafarroako Elkartea (CECE), Nafarroako Gizarte Graduatuen Elkargo Ofiziala, beste askoren artean…

Gaur egun, Konfederazioko presidentea Manuel Piquer abokatua da, eta Plataformaren aurkezpenean berak hartu zuen protagonismo nagusia. CEOEko Batzorde Betearazleko kide da, eta Osasuna futbol klubeko Zuzendaritza Batzordeko kide ere. “Klub hori modu antidemokratikoan atxiki zaio Plataformari, bazkideei galdetu gabe”, salatu du AHT Geldituk.

Gehiago