Barakaldon egin den erailketa matxista salatu dute

Emakume Martxak Euskal Herriko hiri ezberdinetan elkarretaratzeak antolatu ditu, gizon batek 54 urteko emakume bat erail duelako Barakaldon. Emakumeen kontrako indarkeriaren aurka borrokatzeko antolakuntzarako eta mobilizaziorako deia zabaldu dute.