Zerbitzu publikoetan euskaraz lan egin eta bizi ahal izateko bermeak exijitu dituzte sindikatuek

Vascuencearen Legearen 39. urteurrenaren testuinguruan, LAB, ELA eta Steilas sindikatuek elkarretaratzea egin dute gaur Nafarroako Parlamentuaren aurrean “Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatu. Euskararik gabe, kalitatezko zerbitzu publikorik ez” lelopean.