Tomás Burgos, Estatuko Gizarte-Segurantzako Idazkariari
2015-ko martxoak 17
Jaun agurgarri:
SASOIA, Nafarroako jubilatu elkartearen izenean,zurekin elkartzeko jaso dugun gonbitea eskertzen dizugu.
Lehenengo, gonpidapenaren zergatiak sortu digun harridura adierazi nahi dizugu: “zuzenean, gure kezka eta ardurak ezagutu nahi dituzu”. Hauteskunde usaina hartu diogu deiari.
Garbi dago horrela dela. Botere Ekonomikoen esanetara egon zarete, hauen aginduak kalte haundia egin digute jubilatuoi, eta zuek, men egin diozute: pentsioen beherakada, kopagoa, Gizarte-Segurantzatik atera dituzten sendagarriak, menpekotasun legeari egin dizkiozuten murrizketak….
Gutxietsiak sentitu gara zure alderdi polítiko buru den Rajoy Jaunari, Nafarroako Estatu ordezkariaren bidez , preso gaixoen alde egin genion proposamenarekin gertatutakoa. Trukatzeko aukera adierazten genion, eta oraindik ez dugu hartu jaso izan zenaren berririk.
Beste behin, murrizketen aurka, osasungintza on eta duhin bat eskatu genion. Aldi honetan, jaso izandakoaren adierazpena bai, baina agindutako erantzunik ez.
Benetan, gure eskubide eta behar larriak ezin ditugu bozka gosearen menpe utzi, haizeak eramaten dituen hauteskunde promesen esku.
Gu ere konturatzen gara harrobi erakargarria dela jubilatuen multzoa, bozka kontserbadorea emateko joera izan arren.Horregatik joera hau aldatzeko ahaleginetan ari gara,ea hauteskunde hauetan Gobernu aldaketa lortzen dugun Nafarroako Erkidegoan. Gure aldarrikapenak onartu eta erantzun baikor bat eman diezaioketen Gobernua nahi dugu. Gizarte-Segurantza eskuratu dezakeen Gobernu bat.
Eskertzen dugu gonbitea, baina hauteskunde kutsua hartzen diogu eta lekuz kanpo dagoela uste dugu.
Hauteskunde ostean, aurrez-aurre elkartzeko aukera onartzen dugu gaia aztertu, sakondu eta gure eskubideak bermatzeko erabakiak bideratu ahal izateko.
Begirune osoz.