AHT zundaketen aurkako mendi martxa eta aldarrikapen jaia Idiazabalen

Igandean, mendi martxa eta aldarrikapen jaia egin ziren Idiazabalen, AHTaren Nafarroako korridorea Euskal Y-arekiko lotunea erabakitzeko iragarri den zundaketa kanpaina salatu asmoz. Gogoratuko denez, duela hilabete komunikabideek urriaren amaieran Goierri eta Sakanako herrietan zazpi zundaketako kanpaina hasiko zela argitaratu zuten.