Sarebide, mugaz gaindiko proiektua euskarazko hedabideentzako baliabide eta soluzio teknologiko komunak garatzeko

Euskarazko komunikabideen arteko lankidetza proiektua da Sarebide. Adimen artifiziala, sareko edukietara sarbidea, musika-plataforma partekatua eta ikus-entzunezko edukiak zabaltzeko kanalak eta formatuak zabaltzeko tresnak garatuko dituzte. Proiektuan BERRIAk, Hamaika Telebistak, Euskal Irratiek, Kanaldudek eta Euskalerria Irratiak hartzen dute parte.

2025-ko azaroak 17

Iturria: Euskalerria Irratia

Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioan Idurre Lazkano, Berria egunkariko zerbitzu buruari egindako elkarrizketa.

Sarebide, euskarazko komunikabideen arteko lankidetza proiektua da eta dagoeneko martxan da. Datozen hiru urteetan, BERRIAk, Hamaika Telebistak, Euskal Irratiek, Kanaldudek eta Euskalerria Irratiak baliabide eta soluzio teknologiko amankomunak izango dituzte. Adimen artifiziala, sareko edukietara sarbidea, musika-plataforma partekatua eta ikus-entzunezko edukiak zabaltzeko kanalak eta formatuak zabaltzeko tresnak garatuko dituzte.

Hiru urtez garatuko den proiektuak hiru alderdi izango ditu: bost komunikabideen gaitasun teknologikoak eguneratzea, sistema digital berriak garatzea euskarazko ikus-entzunezko edukien eta musikaren banaketa errazteko, eta adimen artifizialeko teknologiak ikertzea eta aplikatzea, edukien kudeaketa eta erabiltzaileen esperientzia optimizatzeko. Guzti honek duen kanpo helburu nagusietako bat publiko berriengana iristea da, erabiltzaileen esperientzia hobetuz.

Europako Batasunak kofinantzatuko du proiektuaren %65 Interreg POCTEFA mugaz gaindiko lankidetza programaren funtsen bitartez. Sare bat sortzeko asmoz, Espainia, Frantzia eta Andorra elkarlanean aritu eta indartzeko, kasuan kasu, Iparraldeko, Nafarroako eta Euskadiko euskarazko hedabideak bateratzeko.

Gehiago