Euskalerria Irratia-k Iruñeko Kale Nagusira egin du salto eta “gauza handiak” datoztela iragarri dute

35 urte baino gehiago Irrintzi Dorrean eman ondoren, aldaketa garaia heldu da Euskalerria Irratira. Gotorleku eta erresistentzia gune izandako kabia utzita, Iruñeko Kale Nagusiko 54ra jauzi egin du Iruñerriko euskaltzale guztien irratiak. Lekualdaketa honekin gauza berriak etorriko direla ere azpimarratu nahi izan dute Miren Mindegiak eta Juan Kruz Lakastak. Urriaren batean guzti honen berri emanen dute eginen duten inaugurazio festan.