Su txikien itsaso bat trantsizio ekosozial justu baten alde indarrak biltzeko
2023ko irailaren 30ean, Euskal Herriko Eskubide Sozialen aldeko Gutunak Su Txikien Itsasoa topaketa antolatu zuen Garaion, su txikien itsasoa josteko. Bertan, berrogeita hamar kolektibo sozial eta sindikal inguruk trantsizio ekosozialerako zazpi ardatz adostu zituzten, eta, horrez gain, elkarrekin nola bultzatu eztabaidatu zuten.
2025-ko azaroak 8
“Bizitza duinen aldeko trantsizio ekosozial justua behar dugu; horregatik, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunetik uste dugu testuinguruan eta lankidetzetan edo apustuetan lurreratzeko unea dela, aurrean dugun erronkari erantzuteko.
Gaur egun bizi dugun testuinguruaren barruan, aurtengo topaketan bost ardatz aukeratu ditugu: gerrak, krisi klimatikoa, migrazio politika arrazistak eta eskuin muturraren gorakada. Euskal Herriko eragile sozial eta sindikalak kezkatzen gaitu testuinguru horrek, elementu horietan ardazten baita eta horiei erantzuteko beharrak. Era berean, uste dugu beharrezkoa dela eragileen arteko lankidetza, aztertzeko eta erantzuteko esparru partekatu bat sortzeko.
Topaketaren helburua, egoeraren aurrean irakurketa eta jarduera-esparru desberdinak ditugula jakinda, lankidetzarako ikuspegiak, itxaropenak eta abar eztabaidatzea da. “
