Urriaren 13tik apirilaren 17ra PAI-tik ateratzeko aukera

Joseba Otano Villanueva

Administrazioan Euskaraz Taldea

2025-ko azaroak 4

2025eko urriaren 13tik 2026ko apirilaren 17ra arteko epea dute Nafarroako ikastetxeek PAItik ateratzeko. Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak 676/2025 Ebazpena argitaratu zuen Nafarroako Aldizkari Ofizialean urriaren 13an, prozesua arautzeko. Ingeleseko, frantseseko eta alemaneko atal elebidunen/hirueledunen programatik irteteko aukera da.

Sei Oinarri ditu Ebazpen horrek. Lehenengo bost oinarrietan programa elebidunetarako sarrera arautzen du. Beraz, programa elebidunetik ateratzeko prozedura ez da zaila, teorian. Hiru lerroko seigarren oinarrian arautzen da:

“Atal elebidunen programan izan duten parte-hartzea bukatu nahi duten ikastetxe baimenduek idatziz jakinarazi beharko diote Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari 2026ko apirilaren 17a baino lehen”.

Nolanahi ere, ikastetxeak bermatuko du programan hasitako ikasleek bertan jarraitzea etapa bukatu arte. Xantaia hori inposatu du PSOEk, ezin berehalakoan atera.

Bigarren pasartean baldintza zitala jarrita badago ere, PAIren kalteak hurrengo belaunaldiek jasan ez ditzaten urratsa ematera animatu nahi ditugu ikastetxeak. Batez ere, PAI-D eredukoak animatu nahi ditugu, ikasleek euskara ongi barneratzeko PAI oztopoa baita, PAI eta D eredua bateraezinak baitira, D eredua murgiltze sisteman oinarritzen delako.

Hala ere, PAI dagoen gainontzeko ikastetxeei onuragarria izanen zaie PAItik ateratzea, ikasleek ikasgaiak hobeto ikas ditzaten eta ingelesezko eskola partikularretan gurasoek dirurik ez xahutzeko. Ingelesaren pagotxa agian gutxi batzuek aprobetxatuko dute (Nafarroako Administrazioetan modu artifizialean bultzatu nahi badute ere). Besteek ikastetxea utzi bezain laster ahazte prozesua hasiko dute. Gainera, hemen harreman sozialetarako ingelesaren balioa hutsala da. Beraz, PAI kaltegarria da ikastetxe guztietan. 

Gehiago