Istiluak Iruñean, azkenean egin ez den Vito Quilesen ekitaldi faxista salatzeko

Opus Deiko Unibertsitatea Espainiako polizi ugarik hartua zuten eskuin muturreko ustezko kazetariaren hogei jarraitzaile eskas babesteko, baina gazte antifaxista askoren presentzia dela eta, gainezka egin dute. Ondoren, istiluak Iturrama auzoan hedatu dira. Auzoko atari batean, Poliziak pertsona bat atxiki dute, baina ondoren askatu egin dute. Hainbat iturriek zabaldu dutenez, bi pertsona atxilotu ditu Poliziak.

2025-ko urriak 30

Ostiralean arratsaldean, protestetan atxilotutako bi pertsona aske uzteko elkarretaratzea egin zen Iruñeko Nabarreria Plazan. Ordu batzuk beranduago, eta epailearen aurretik pasa ondoren, aske geratu ziren atxilotuak.

Gehiago