Abenduaren 11n ikasle greba deitu du Ikamak “Gure hezkuntza euskalduna” lelopean

Euskara ‘oldarraldi judizial eta politikoa’ jasaten ari dela dio ikasle antolakundeak, eta honen aurrean euskal ikasleriari dei egiten die borrokara batzeko.

2025-ko urriak 21

Euskara “oldarraldi eta krisi egoera batean” aurkitzen dela, eta egungo hezkuntza eredua “honi buelta emateko tresna izan beharrean, honetan sakontzeko tresna” izaten ari dela uste du Ikamak. “Guzti honen aurrean garrantzitsua izango da eragile euskaltzaleon erantzun kolektiboa zein ikasle mugimendutik egingo dugun ekarpena”, diote ikasleek.

Euskalgintzaren olatu berri baten aurrean egonen garelakoan daude eta horren beharra azpimarratu dute Ikamakoek. “Oso urrun joan gabe, Euskalgintzaren Kontseiluak abenduaren 27an agerraldi jendetsu bat deitu du; EAE-n, azaroan, zerbitzu publikoetan Euskararen inguruko greba deialdiak aurreikusten dira…
Orain, ikasle mugimenduak hartuko du lekukoa gure hizkuntzaren aldeko borrokan berretsiz”.

“Hizkuntza gutxituen funtzionamendurako eta biziraupenerako ezinbesteko tresna da transmisioa, eta hezkuntzak paper garrantzitsua jokatzen du horretan. Beraz, euskararen ofizialtasuna eta aitortza nahi ditugu. Eta euskarak, Espainia eta Frantziaren markoetatik at, euskal hezkuntza euskaldun propioa behar du”’”, iritzi dute.

Ikamak argi dauka zein den zeregina: “Hezkuntza eremutik eta ikasle subjektua erdigunean jarriz, hezkuntza euskaldun bat ikasle antolakuntzaren bidez soilik lortuko dugula aldarrikatzea”.


.

Gehiago