Palestinaren aldeko lanuzte eta greba orokorra egun historikoa: milaka lagunek elkartasuna adierazi zieten palestinarrei

Milaka eta milaka lagun atera ziren atzo kalera palestinarrei elkartasuna eta babesa adierazteko eta Israelekin harreman guztiak apurtzeko eskaera egiteko. Ahotsa.info-k egunaren jarraipen zabala egin zuen.

2025-ko urriak 15

[ZUZENEKO JARRAIPENA]

Herriz herri, burrunbak eta manifestazioak egin dira Palestinaren aldeko lanuzte eta greba orokorrari amaiera emateko. Milaka lagun bildu dira Nafarroako herri ezberdinen kaleetan. Iruñean, Espainiako Poliziak kargatu egin du arratsaldean.

Goizeko mobilizazioen bideo laburpena.

Milaka lagun batu dira Iruñeko manifestazioan

Manifestazio jendetsua Altsasun

ELA-ren elkarretaratzea PSNren egoitzaren parean eta ondorengo errepide mozketa Parlamentuaren aurrean

Zutabe jendetsuak abiatu dira Golemetara

Hezkuntza Departamendu aurrean Irakasleok Palestinarekin ekimenak egindako elkarretaratzea

Iturramako irakasleak identifikatu ditu Espainiako Poliziak elkarretaratze bat egiten ari zirenean

LAB sindikatuaren ekintza Mc Donald´s batean enpresa kate honen Israelekiko konplizidadea salatzeko

Boikot, Zigorrak eta Desinbertsioak mugimenduaren mezua: “Su-eten batek ez du geldituko Israelek herri palestinarraren aurka egiten duen genozidioa. Kontu emate esanguratsu batek baino ez du egingo. Gure lana ez da amaitu!”

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren sarrera blokeatu du greba egunaren hasieran. Foruzaingoak identifikatu ditu ikasleak eta isunduko dituela jakinarazi die

Nafarroako irakasleak hainbat eskola eta ikastetxeen aurrean elkartu dira goizeko lehen orduan

Gehiago